Nola Egin?

Liburua Hautatu

Liburua hautatu (liburu-zerrendan egon behar du), irakurri eta apuntatu interesgarri edo/eta aipagarri iruditzen zaizkizun gauzak.

 

Gidoia Egin

GIDOIA egin, horretan laguntzeko aholku batzuk:

 

  • Aukeratu duzun liburua aurkeztu, ikusleari erakutsiz.
  • Liburuaren titulua, egileak (idazlea/itzultzailea/ilustratzailea/argitaletxea), aipatu beharrekoak dira.
  • Ondoren liburuaren laburpentxoa egin beharko duzu, baina ez kontatu dena!
  • Liburuak eragin dizkizun emozioak adierazi, osagai desberdinak (irudiak, testua, bideoak, audioa…)erabiliz.
  • Zaindu hizkuntza: esaldi laburrak erabili, hobe aditz jokatugabeak…
  • Ikusleak irakurtzera animatu.
  • Agurra eta kredituak bideoaren amaieran txertatu.

Grabazioa

Aukeratu grabatzeko leku egokia eta ekin!  

Materiala:

  • Grabagailua: bideo kamera, telefono mugikorra, tableta, argazki kamera… Garrantzitsuena ez da euskarria, grabazioaren kalitatea baizik. Grabagailuak ematen dizun kalitaterik handienean grabatu. 720p egokia da, pantaila osoa hartuko baitu eta erakargarriagoa da ikusteko.
  • Mikrofonoa: ahotsa grabatzeko mikroa baduzu, erabili. Bestela, grabagailuaren mikroarekin egin. Grabazio lekua ahalik eta isilena izatea komeni da.
  • Argia: argi naturala sartzen den lekua bada, aprobetxatu argi hori. Bestela, artifizialarekin egin, baina  argi ikus dadin saiatu.
  • Esan beharrekoak buruan eta grabatzeko dena prest duzunean, SAKATU REC eta hasi grabatzen. (Oso litekeena da behin eta berriz errepikatu behar izatea, lasai hartu, gero editatzean txukunduko duzu dena)

 

Edizioa

Piztu ordenagailua, deskargatu grabazioa ordenagailuan, aukeratu edizio-programa eta hasi lanean.

  • Ediziorako programen zerrenda luzea da, edozein erabil daiteke, beraz erraz erabil dezakezuna hautatzea hobe.
  • Behar diren mozketak eta orrazketak egin. Kontuan hartu gehienez 2 minutuko bideoa izan behar dela.
  • Editatzerakoan audio guztia berdintsu joan dadin saiatu, bestela, gora-beherekin entzungo da.
  • Gorde: Interneten argitaratzeko lanak bideo formatua izan behar du.  Orain arte proiektu moduan gorde baduzu, azken urrats honetan, bideo moduan gorde beharko duzu, bestela ezin izango duzu Internetera igo.

 

 

 

Argitaratu

Bideoa amaitzean argitaratu egin behar da. Hau da, Youtubera igo behar da. Horretarako:

 

  • Aurrez sortu duzun Youtube kontuan sartu
  • Igo bideoa
  • Titulua, deskribapena eta etiketak jarri
  • Argitaratu: Youtubek zure bideoari eman dion esteka kopiatu eta gorde.

Bidali

  • Lehiaketan parte hartzeko, hurrengo helbide elelktronikora ( bookbideoerandio@gmail.com) honakoa bidali: IZEN-EMATE ORRIA beteta zure bideoaren Youtube lotura edo esteka bertan jarriz (Book-Bideoaren URL-a eskatzen den lekuan) eta GURASOEN BAIMENA sinatuta (18 urtetik beherako egile guztien kasuan). 

PARTE HARTU atala klikatu eta bertan izango duzu guztia.

 

Sare Sozialak

Lehiaketara aurkezteaz gain, zure Book-Bideoa zabaldu eta zeure burua liburutuber moduan aurkeztu nahi baduzu, eskura dituzun sare sozialak erabili ahal dituzu.