
Lehiaketan parte hartzeko LIBURU-ZERRENDA atalean dauden liburuen artean bat aukeratu, irakurri eta horri buruzko BOOK-BIDEOA egin behar da.
IZEN-EMATEA
- 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da.
- Parte-hartzea banakakoa edo taldekoa izan daiteke, bigarren aukera eginez gero gehienez 4 kideko taldea osatu beharko da.
- Partehartzaile bakoitzak gehienez 2 bideo aurkeztu ahal izango ditu lehiaketa honetara.
- Izen-ematea martxoaren 2tik apirilaren 8ra bitartean zabalik egongo da.
LANAK AURKEZTEKO MODUA
- Book-Bideoak Youtuben argitaratzean lotura edo esteka bat izango du. Hori kopiatu eta gorde.
- Lanak, MP4 edota AVI formatuan Youtuben eskegi eta lotura helbide honetara bidali: bookbideoerandio@gmail.com
- Lanak entregatzeko azken eguna apirilaren 8a izango da.
- Epaimahaiaren ebazpena apirilaren 17an izango da eta irabazleak sari banaketan iragarriko dira.
BOOK BIDEOA EGITEKO OHAR BATZUK
- Bideo bakoitzaren iraupena gehienez 2 minutukoa izango da.
- Book-Bideoa euskaraz egin behar da.
- Iruzkinak ondoko gutxieneko edukiak eta ezaugarriak bete beharko ditu: liburuaren azala, liburuari buruzko informazioa (egilea, itzultzailea, ilustratzailea…), sinopsia edo laburpen tentagarria egitea eta book-bideoaren egileen izenak agertzea kredituetan.
- Aurrez beste inon argitaratu gabeko bideoa izan behar du eta ezin da bideo honekin beste lehiaketa batean parte-hartu.
- Bideoak oinarrizko eskubide eta askatasunarekin koherentea izan behar du, pertsonen duintasuna eta adin txikikoen eskubideak errespetatu behar ditu. Ez da onartuko iraingarri gerta daitekeen inolako edukirik.
- Bideoak parte-hartzaileek beraiek egindakoa izan beharko du. Jabetza intelektualaren eskubideak lehiaketako parte hartzaileenak izango dira osorik. Bideoan egile batek baino gehiagok parte-hartu badu, egileetako baten izenean bidaliko da, baina izen-emate orrian beste guztien datuak jasoz.
- Bideoan agertzen diren pertsonen irudi eta datuak argitaratu ahal izateko, adinez txiki diren parte hartzaileen kasuan, derrigorrezkoa izango da gurasoen baimen sinatua eskuratzea. Baimena sinatua bidali ezean, Book-Bideoak ez dira lehiaketa kanalean argitaratuko eta ez dira lehiaketan sartuko.
- Bideoak Creative Commons lizentziapean argitaratuko dira youtuben. Lizentzia horrek beste erabiltzaileei bideoa berdin partekatzeko aukera emango die, beti ere jatorrizko egilea nor den aitortuz eta helburu ez komertzialekin egiten bada.
- Lehiakideek aurkeztutako bideoak antolatzaileen komunikazio sareetan egon daitezke ikusgai. Halaber, behar izanez gero, parte hartzaile sarituei artxibo originala eskatu ahal izango diete antolatzaileek.
- Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
- Oinarri hauek betetzen ez dituena lehiaketatik kanpo geratuko da. Zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan antolatzaileekin: bookbideoerandio@gmail.com
SARIAK ETA EPAIMAHAIA
- Epaimahaiaren ebazpena apirilaren 17an egingo da eta sari banaketa egunean iragarriko dira irabazleak.
- Sari banaketa apirilaren 23an ospatuko da
- Lehiaketa bi kategoriatan sailkatuko da: Junior kategoria (DBH-ko ikasleak) eta Senior kategoria (Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak).
- Epaimahaiak honakoa kontutan hartuko du:
- Iraupen egokia
- Sinopsi edo laburpen tentagarria egitea
- Kredituetan zein bideoan zehar honakoak agertzea: liburuaren azala, liburuari buruzko informazioa (egilea, itzultzailea, ilustratzailea…), erabilitako materialen jatorria aipatzea, book-bideoaren egileen izenak kredituetan agertzea.
- Testuaren, irudien eta audioaren egokitasuna
- Originaltasuna eta ulergarritasuna.
- Epaimahaiak 3 sari emango ditu kategoria bakoitzeko:
-
-
- 1. saria: Irakurgailu elektronikoa
- 2. saria: 100 euroko erosketa bonu-txartel bana.
- 3. saria: 50 euroko erosketa bonu-txartel bana.
-
-
OHARRA: Saria jasotzeko derrigorrezkoa da taldeko gutxienez partaide bat sari banaketara joatea. Taldeko kiderik ez baldin badago, saria eman gabe geldituko da.
OHAR GARRANTZITSUA:
- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
- Lehiaketa behar bezala gauzatzeko zailtasunik izanez gero, antolatzaileak bertan behera uzteko eskubidea izango du. Kasu horretan, beraz, sariak eman gabe geratuko lirateke.