Tailerrak
Tailer hauetan, dinamika teoriko-praktikoak uztartuz, BOOK-BIDEOAK egiten ikasiko dugu. Saioan bertan, book-bideo labur bat sortuko dugu denon artean.
Saioak 2 ordukoak izango dira
EDUKIAK: Book-bideoen ezaugarriak eta egitura. Testua, irudia, soinua, muntaiaren …antolaketa eta erabilera. Ikus-entzunezko tekniken ezagupena eta erabilerarako jardunbideak. Jabetza libreko lizentzien ezagutza.
METODOLOGIA: Tailerra parte-hartzailea eta dinamikoa izango da eta aspektu teorikoez gain, book-bideo bat sortzeko gakoak eta estrategiak eskainiko dira. Tailerraren amaieran parte-hartzaile bakoitzari material desberdinez osaturiko gida emango zaio.